Sorne Uriarte: "Plazara irten eta txalo zaparrada entzun dudanean emozionatu egin naiz"

Jone Guenetxea 2017ko uzt. 9a, 19:36

Sorne Uriartek Dantzari-dantza dantzatu du lehenengoz Zaldibarko jaietan, herriko taldeagaz. "Gustura sentitu naiz. Urte asko dantzan egin barik ilusio hori nuen". 

4 urtegaz ekin zion Sorne Uriartek dantzan egiteari. Zaldibartarrak 41 urte ditu orain, eta dantzan jarraitzen du.  Duela urte batzuk ikasi zuen Dantzari-dantza, eta orain dela urte batzuk Goierri auzoan ordura arte mutilena zen taldean dantzan egin zuen. Gaur, herriko jaietan plazara irten da ezpadantzari jantzita. "Irten naizenean txalo zaparrada entzutean emozionatu egin naiz", dio Uriartek. Dantzari-dantza parekidea Durangaldeko hainbat plazatara heldu da. Belaunaldi berrietan ere badu eragina. Zaldibarren, Uriarteren taldearekin batera, zortzi neska gaztek agintariena eta txontxongilo dantzatu dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!