Goi mailako afizionatuen arteko pilota partiduak Zaldibarren

Anboto 2017ko uzt. 7a, 09:42

Jaialdia gaur, 18:00etan, hasiko da.

Lau t’erdian P.Etxebarriak eta Alberdik jokatuko dute. Etxebarriak Olazar pilota txapelketan lau t’erdiko txapela jantzi zuen iazko Gabonzaharretan.

Binakako partidua Zabala-Perez eta Zubizarreta-Garmendia bikoteen artekoa da. Gaur egun, afizionatuetan dauden pilotari onenetakoak direla nabarmendu dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!