Aho batez adostu dute kale bati 'Ekainak 28' izena ematea

Itsaso Esteban 2017ko eka. 30a, 11:25

Gobernu taldeko ordezkariak, Jose Antonio Agirre parkeko eskaileretan.

Ekainaren 28an ospatu den lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen nazioarteko egunagaz eta bat eginez, kolektibo horren eskubideak aldarrikatzeko mozioa aurkeztu zuen EH Bilduk, atzoko osoko bilkuran. EH Bilduk, EAJk eta PSEk aho batez onartu zuten, besteak beste, herriko kale edo espazio bati Ekainak 28 izena ematea.

Udalak aho batez aldarrikatu ditu LGTBI+ kolektiboaren eskubideak. Kolektibo horren memoria historikoa berreskuratzeko lan egiteko konpromezua hartu du, batetik, Zaldibarko Udalak. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari transexualen legea berrikustea eskatzea ere adostu dute.

Atzo onarturiko mozio horretan adierazten den bezala, Jose Antonio Agirre parkeko eskailerak ortzadarraren kolorez margotu ditu Zaldibarko Udalak. Modu sinboliko horretan adierazi gura izan du udalak LGTBI+ kolektiboaren kontrako edozein diskriminazio borrokatzeko konpromisoa. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!