Eguenean hasiko da V. Gari Rock musika jaialdia

Itsaso Esteban 2017ko eka. 12a, 15:00

Jon Gurrutxagaren eta Keu Agirretxearen kontzertuak abiatuko du V. Gari Rock Fest musika jaialdiaren programazioa.

Ekainaren 15ean, 21:00etan, Gaztetxean izango da zuzeneko hori, eta, aurretik, 20:00etan, afari-merienda egiteko elkartuko dira. Ekainaren 16an gauez, eta 17an egun osoan zehar, Gari Rock jaialdiaren barruko hainbat ekitaldi izango dira. Crap eta La Gripe taldeek bi euroko sarrera edukiko duen kontzertua joko dute 16an.

Ekainaren 17an, bazkaritarako elkartuko dira, 14:30ean, eta bazkalostean eta gauean izango diren zuzenekoekin emango dute amaitutzat aurtengo musika jaialdia. Mud Candies gonbidatu dute bazkalostean jotzera (16:30ean hasiko dute kontzertua) eta Fetitxe eta Last Fair Deal taldeek 23:00etan joko dute. Lau euroko sarrera izango du azken kontzertu horrek. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!