Zaldibarko gaztetxoak herri arteko finalera sailkatzeko faborito dira

Joseba Derteano 2017ko eka. 8a, 10:23

Txapelketan parte hartzen ari diren Zaldibarko lau pilotariak.

Barikua arratsaldean finalerdia jokatuko dute Galdakaoren aurka Zaldibarko pilotalekuan.

Zaldibarko kimuen bikotea Andoni Hernándezek eta Iskander Agirrebeitiak osatuko dute eta gazteen mailakoa Igor Pascualek eta Faben Ituartek. Bigarren finalerdia Zeanuriren eta Lezamaren artekoa da. Biharko jaialdia 18:30ean hasiko da. Irabazleek ekainaren 16an jokatuko dute finala Zaldibarko frontoian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!