anboto.org

Kontzertu solidarioa eskainiko dute Juan Carlos Irizarrek eta Koralak, bihar

  Kultura  Zaldibar

Esther Hernandezen zuzendaritzapean, Zaldibarko Koralak eta Juan Carlos Irizar pianistak kontzertu solidarioa eskainiko dute, bihar, 20:00etan, Zaldibarko elizan.

Arrasateko Aita Menni eta Monroviako (Liberia, Afrika) Benedict Menni ospitaleek bultzaturiko We Are Like You programa laguntzera bideratuko dute ekimen horregaz biltzen duten dirua. Hain zuzen ere, ebolak Liberian erasandako herritarrei laguntzera eta osasun mentalari loturiko proiektu bat abian jartzera bideratuko dute bihar Zaldibarren bilduko duten dirua.

Bost euroko sarrera izango du kontzertuak, eta merkatu solidarioa ere antolatuko dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa