Emakumeentzako mekanika tailerra eskainiko dute ekainaren 2an eta 3an

Itsaso Esteban 2017ko mai. 16a, 11:13

Udaleko Berdintasun sailak antolaturik, ekainaren 2an, 17:00etatik 20:00etara; eta ekainaren 3an, 10:00etatik 13:00etara, egingo dute mekanika tailerra. Emakumeen ahalduntzerako antolatzen dituzten ikastaroetako bat da aipaturikoa, eta maiatzaren 26ra arte dago izena emateko aukera.

Udaletxean, liburutegian edo berdintasuna@zaldibar.eus helbidera idatzita eman daiteke izena, maiatzaren 26a orduko. Doakoa izango da ikastaroa, eta Silvia Machok eskainiko du, liburutegi zaharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!