Zaldibarko KZ Gunea itxi egingo dute ekainean

Itsaso Esteban 2017ko mai. 10a, 11:30

Gobernu taldeak azaldu duenez, “kultura eskaintza hobetu eta zerbitzu eta baliabideak ordenatzeko”, hainbat aldaketa egingo dituzte udaleko kultura eta kirol arloan. Udal liburutegiko zerbitzua indartzea da aldaketen helburuetako bat.

“Azken urteotako erabiltzaile kopuruaren etengabeko jaitsiera kontuan hartuta”, KZ Gunea itxiko dute, ekainean, eta ordenagailuak liburutegian egongo dira aurrerantzean erabilgarri.

Aldaketaren ostean, orain arte KZ Gunean lan egin duen beharginak liburutegian egingo du bere lana. Liburutegiko arduraduna, bestalde, kultura eta kirol arloko lan administratiboetan eta jarduera kulturalen antolakuntzan ere arituko da, ekainetik aurrera .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!