Pilotaren oraina eta iragana mahai berean batu zituen Zaldibarko hitzaldiak

Joseba Derteano 2017ko mai. 8a, 09:56

Mahai inguruko irudia.

Jesus Garcia Ariño, Iñaki Gorostiza, Pedro Garita, Inaxio Errandonea, Jokin Altuna eta Jose Javier Zabaleta mahai beraren inguruan batu ziren Pedro Mari Goikoetxearen galderei erantzuteko.

Zaldua Kirol Elkarteko pilota taldeak antolatu zuen barikuan sortu zeneko 40. urteurrena ospatzeko. Altunak eta Zabaletak pilota taldeko gaztetxoekin argazkiak atera zituzten mahai inguruaren aurretik.

 Altuna eta Zabaleta herriko pilotari gazteekin:


Mahai ingurura batu ziren herritarrak:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!