XXV. Castet Eguna egingo dute domekan

Itsaso Esteban 2017ko api. 21a, 10:30

Faxismoaren kontrako borrokan eta Euskal Herriaren eta askatasunaren alde hildakoak omentzeko, XXV. Castet Eguna antolatuko dute, domekan.

10:00etan elkartuko dira Zaldibarko udaletxean, eta, 12:00etan, Santamañezarren ipinitako monolitoan oroimen ekitaldia egingo dute faxismoak hildako zaldibartarrak oroitzeko. Apirilaren 25ean 80 urte beteko dira Santamañezar mendiko borrokaldian 40 gudari eta miliziano hil zirela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!