Enrique Barrenetxea-Arando pilotu zaldibartarrak eta Anartz Onandia kopilotuak Euskadiko Rallysprint Txapelketa irabazi zuten iaz eta aurten, denboraldiko lehen txanpan, txapela berritzeko hautagai sendoak direla erakutsi dute. Orain arte lehiatuko hiru lasterketetatik bi irabazi dituzte: Gabiriako estreinakoa eta joan zen asteburuko Hondarribikoa.
Hondarribian atzetik aurrerako bidea egin zuten. Lehen txandako bihurgune batean Mitsubishia gurutzatu zuten asfalto bustiaren ondorioz eta 15 bat segundo galdu zituzten. Ondorengo txandetan arriskatu eta galdutako denbora berreskuratu zuten txapelketaren buruan jarraitzeko.