Zalduak kromo bilduma atera du taldeko kideen argazkiekin

Anboto 2017ko urt. 9a, 10:44

Zaldua Futbol Taldeak bere jokalari eta lankideak erretrataturik agertzen diren kromo bilduma bat atera du. Euro batean salgai daude kromo pakete bakoitza, bai Solobarrrian bertan, zein Zaldibarko Ostargin, Imendian eta Gure-Lekun.

Zalduak Cromogal enpresarekin batera 2016-2017ko kromo bilduma egin du. Enpresa honek Europako hainbat taldeekin lan egin du bilduma pertsonalizatuak egiteko. Honen bitartez klubaren baloreak indartzea bilatzen dute Zaldibarko futbol taldetik. Jarraitzaile eta taldearen artean harremanak sendotu nahi dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!