Adonis Gelis gipuzkoarra sailkatu da Olazar txapelketaren finalerako

Aimar Esteban 2016ko abe. 23a, 09:45

Olazarreko lau t’erdiko finala Peio Etxebarriak eta Adonis Gelisek jokatuko dute. Azken honek, Iker Salaberria nafarrari 22-12  irabazi zion atzo jokatutako finalerdietan.

Binakako txapelketaren finalean, Mikel Larrañaga eta Miguel Perez arabarrek osatutako bikoteak, Urretabizkaia eta Garmendia izango dituzte aurrez aurre.

Olazar txapelketaren finalak abenduaren 31 arratsaldean jokatuko dituzte Zaldibarko pilotalekuan,

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!