Olazar txapelketaren lau t‘erdiko finala erabakiko dute bihar

Aimar Esteban 2016ko abe. 21a, 10:23

Iker Salaberria nafarrak eta Adonis Gelis gipuzkoarrak lau t’erdiko finalerako txartela bilatuko dute bihar, 21:30ean, jokatuko duten bigarren finalerdian.

 

Peio Etxebarriarekin txapela lehiatuko duen pilotaria erabakiko da lau t’erdiko bigarren finalerdian. Etxebarria 22-9 gailendu zitzaion Iker Espinali lehenengoan.

Bestalde, Olazar pilota txapelketaren binakako finalean Mikel Larrañaga eta Miguel Perez arabarrek osatutako bikoteak, Urretabizkaia eta Garmendia izango dituzte aurrez aurre.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!