Olazarreko finala Urretabizkaia-Garmendia eta Larrañaga-Perez bikoteek jokatuko dute

Anboto 2016ko abe. 16a, 12:08

Iker Salaberriak lau t'erdiko bigarren finalerdia jokatuko du datorren eguenean. (Argazki Press)

Lau t’erdian Iker Etxeberriak ere finalerako txartela lortu zuen atzo.

Azken eguen bietan Olazar pilota txapelketako finalerdiak jokatu dituzte Zaldibarren. Orain eguen bi Mikel Larrañaga eta Miguel Perez sailkatu ziren. Biak arabarrak dira. Atzoko bigarren finalerdian Urretabizkaia eta Garmendia sailkatu ziren finalerako. 22-9 menderatu zituzten Igor Azpiri elorriarra eta Joseba Sarasa.

Lau t’erdiko lehenengo finalerdia ere jokatu zuten atzo. Peio Etxeberriak 22-19 menderatu zuen Iker Espinal eta abenduaren 31ko finalean izango da nafarra. Kaiolako bigarren finalerdia abenduaren 22an, 21:30ean, jokatuko dute Iker Salaberria nafarrak eta Adonis Gelis gipuzkoarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!