Doako mendi bizikleta martxa Zaldibarren

Joseba Derteano 2016ko aza. 19a, 11:00

Aurreko aldi bateko parte-hartzaileak martxan.

Zaldibarko 15. Mendi Bizikleta Martxa egingo dute domekan, Lagun Artea txirrindulari elkarteak eta udalak antolatuta.  10:00etan hasiko da udaletxe pareko plazatik.

Urtero legez, bi ibilbide daude aukeran: 34 kilometroko bat, 1.200 metroko desnibelagaz, eta 27 kilometroko beste bat, 800 metroko desnibelagaz.  Izen-ematea doakoa da, eta bi modutara egin daiteke: www.kirolprobak.com webgunearen bidez, eta egunean bertan martxaren aurretik.

Martxa amaitzen denean, salda eta pintxoak egongo dira parte-hartzaileentzat. Horrez gainera, askotariko zozketak egingo dituzte martxan aritu direnen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!