Final-laurdenak hasiko dituzte Olazarren

Anboto 2016ko aza. 17a, 12:00

Zaldibarko Olazar pilota txapelketa azken txanpan sartu da. Hainbat kanporaketen ostean, final-laurdenak hasiko dituzte gaur, 21:30ean hasita.

Binaka, P. Labaka eta Martinez, E.Labaka eta Arratibelen kontra arituko dira. Lau t’erdian, Espinalek Egiguren-Aranguren partiduaren arteko irabazlea izango du aurkari.

Binaka, Urbieta-Aizpurua, Zubizarreta-Murgiondo eta Errandonea-Olaizola bikoteak final-laurdenetan hasiko dira lehiatzen, multzoburuak direlako. Hauekin batera, Larrañaga-Perez eta Urretabizkaia-Garmendia bikoteek ere sailkatzea lortu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!