Azken urteetan gai horiei buruzko liburuen maileguak gora egin duela ohartuta, eskaintza zabaldu gura izan dutela azaldu du Jabi Vidal arduradunak, eta hainbat liburu berri eskuratu dituztela herritarren eskura ipintzeko.
Vidalek azpimarratu duenez, inguruko beste liburutegi batzuetan ez dauden hainbat liburu dira Zaldibarko Udalak erosi dituenak. Besteak beste, munduko hainbat txokotan oinez zein bizikletaz egiteko ibilbideei buruzkoak dira liburu eta gida berriak.