Zalduak zaleen aurrean emango dio ongietorria Ohorezko Mailari

Anboto 2016ko ira. 15a, 12:09

Iaz igoera lortu ostean, Zaldibarko taldeak bere ibibidean lehenengoz jokatuko du Ohorezko Mailan. Zapatuan Abanto taldea hartuko du Solobarrian.

Futboleko Ohorezko Mailako taldeek asteburuan ekingo diote ligari. Durangaldeak hiru ordezkari ditu: Elorrio, Iurretako eta Zaldua. Hirurek etxean hasiko dute denboraldia. Zaldibarko taldearentzat partidu berezia da, iaz igoera lortu ostean klubaren historian lehenengoz jokatuko duelako Ohorezko Mailan. Solobarriako harmailetan ez da girorik faltako zapatuan, 16:30ean, Abanto taldearen bisita jasotzeko. Partiduaren ostean kluba osatzen duten 11 taldeen aurkezpen ofiziala egingo dute.

Elorriok Lekeitioren kontra jokatuko du zapatuan, 16.00etan. Iurretakok Loiuren kontra hasiko du denboraldia Larrakozelaian domekan, 17.00etan.

 

Zalduak igoera lortu zuen partiduko bideoa, partidu osteko ospakizunekin:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!