Zaldibarko Jaiak 2016

Valentzia eta Zaldibar elkarren kontra ariko dira esku pilotan

Anboto 2016ko uzt. 7a, 10:40

Valentziako eta Zaldibarko pilotariak elkarren kontra jarriko dituen pilota partiduak antolatu ditu Zaldua.K.E-ek uztailaren 9an, 11:00etan. Han 33 gramoko pilotekin jokatzen dute, eta hemen 100 bat gramokoekin. Zaldibarren 66 gramo ingurukoak erabaliko dituzte binakako hiru partidurako.

Bihar, 18:00etatik aurrera, berriz, Olazar  eta Biharko Izarrak txapelketan lau t’erdiko txapelak jantzi dituzten Zubizarretak eta Alberdik neurri horretan elkarren kontra jokatuko dute. Binaka, Bakaikoa-Olaizola eta Errandonea-Martinez bikoteek indarrak neurtuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!