Zaldibarko Zaldua Ohorezko Mailako taldea da

Anboto 2016ko mai. 21a, 20:43

Zaldua futboleko Ohorezko Mailara igo da gaur. Etxean berdinketa bat nahikoa zuen eta 1-0 menderatu du Ugeraga taldea Borja Castrilloren gol bati esker.

 

78. minutuan heldu da partiduko gol bakarra, eskuin aldetik egindako jokaldi eder baten ostean. Behetik egindako erdiraketa area txikian zebilen Borja Castrillok ate barrura bidali du. Partidu amaieran jokalariek txanpainarekin ospatu dute igoera. Solobarria futbol zelaia lepo bete da Zalduaren igoera bertatik bertara bizitzeko.

Atsedenaldian Haritz Garcia, Txomin Iturralde eta Aritz Areitoaurtena jokalariak omendu dituzte urte askoan Zalduari egindako ekarpenagatik. Garciak 17 urte eman ditu klubean, Iturraldek 9 eta Areitoaurtenak 8. Kimu eta haur kategoriako gaztetxoak ere omendu dituzte euren ligetako txapeldun izan direlako.

Datorren denboraldian Durangaldeko hiru taldek jokatuko dute Ohorezko Mailan: Iurretako, Elorrio eta Zalduak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!