Zalduak igoera lortu dezake zapatuan

Anboto 2016ko mai. 20a, 12:15

Bizkaiko Maila Gorena emozioz gainezko heldu da azken jardunaldira.

Sestaoko San Pedro, Zaldibarko Zaldua eta Larrabetzuko Uritarra 63 puntura berdinduta heldu dira azken jardunaldira. Aurreneko biak igoera postuan daude. Beraz, Zalduak nahikoa du Uritarrak taldearen emaitza berdina lortzea mailaz igotzeko. Uritarrak eta San Pedrok elkarren kontra jokatuko dute. Zalduak, berriz, Ugeraga liderra hartuko du Solobarrian zapatuan, 17:45ean. Ugeragak aspaldi lortu zuen Ohorezko Mailarako txartela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!