Garikoitz Sarriugarte garaile Orozkoko kanporaketan

Anboto 2016ko maiatzaren 9a

Garikoitz Sarriugartek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zazpigarren saioa.

Orozkon, Donibane Aretoan jokatutako kanporaketan puntuaziorik altuena (182 puntu) eskuratu zituen Sarriugartek. Durangaldeko, Zaldibar, ordezkari bakarrak 21 puntuko aldea atara zion bigarren sailkatuari.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zortzigarren kanporaketa saioa maiatzaren 14an, zapatua, izango da Arrigorriagako Lonbo aretoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!