Zaldibarko Zaldua Kirol Elkarteak Zortzi eta hamabi urte arteko alebin mailako lau haurrekin eta benjamin mailako beste birekin eta hauek bere taldera eramateko intentzioarekin Abadiño taldeak jokabide desegoki bat aplikatu duela salatu du.
Zalduako kirol zuzendaritzatik eskola adineko umeak lapurtzen saitzea azpikeritzat hartu dute, beste talde batera joateko erabakia hartzeko “oso gazteak” direla adieraziz. Umeak futbolera lagunekin hezitu behar direla azpimarratu dute, “merkantzia modura” tratatzea jokabide desegokia dela salatuz.