Sarraila elektronikoak ipini dituzte herriko eraikin publikoetan

Anboto 2016ko ots. 22a, 09:00

Eraikin publikoak hobeto kudeatzeko helburuz aldatu dituzte eraikin publikoen zerrailak. Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, "baimendutako pertsonek, baimendutako ordu eta egunetan" zabaldu ahalko dituzte aldaketa horregaz, eraikin publikoak. 

Erabiltzaile asko dituzte eraikin publikoek, eta Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, giltzen kopia asko ibili izan dira urteetan eskuz esku, eta beti ez da erakinen erabilera egokia egin izan: "Batzuetan, arazoak sortu izan dira, jendea kontrolik barik sartu izan delako eraikinotan". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!