Aranguren eta Salaberria promesak Olazar txapelketako finalaren bila

Anboto 2015ko abe. 17a, 09:00
(Argazkia: Maialen Zuazubiskar)

Gaur, 21:30ean, Olazar pilota txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dituzte Zaldibarko pilotalekuan.

Lau t’erdian Aranguren eta Salaberria promesak neurtuko dira. 15 eta 16 urte dituzte, hurrenez hurren. Binaka, berriz, Urbieta-Martija eta Arteaga-Erasun ibiliko dira aurrez aurre.

Lehenengo finalistak joan zen asteko jardunaldian erabaki zituzten. Binaka Igor Azpiri elorriarra eta Olaizola sailkatu ziren. Lau t’erdian Zubizarretak nahiko erraz menderatu zuen Egiguren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!