Zaldibarko inguruetatik 14,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute parte hartzaileek. Zaldibarren hasita, Okango, Arietza, Goierri eta Santamañezarretik ibiliko dira, bestea beste. Ez da martxa lehiakorra izango, eta koadrilan zein familian egiteko ibilbide aproposa dela diote mendi taldeko kideek.
Martxaren amaieran luntxa egongo da parte-hartzaile denentzat, eta taldeko argazki bat ere aterako dute.