Lehenengoan Elizalde eta Etxebarria lau t’erdiaren barruan lehiatuko dira. Ondoren, binakako partidu bat jokatuko dute. Aitor Elordi mallabitarra izango da protagonistetako bat; Gorrotxategi eta biek, Arteaga eta Perez izango dituzte kontrario. Zaldua kirol elkartea da jaialdiaren antolatzailea.