Aipaturiko Zaldibarko sei argazkilari horien launa argazki dira erakusketa kolektiboa osatzen dutenak. Lehenago ere lanak elkartu eta erakutsi izan dituzte argazkilariek. Bigarren aldia da taldean osatutako erakusketa bat antolatzen dutena. Zaldibarren bertan antolatu zuten lehenengoa, azaroan.