Zaldibarko futbito maratoian parte hartzeko izen-ematea hasi dute

Anboto 2014ko ekainaren 20a

Ekainaren 27tik 29ra jokatuko dute Zaldibarko kiroldegian.

 

Aurten 24. aldia egingo du Zaldibarko futbito maratoiak. Izen-ematea Rincon de Paula tabernan egin daiteke ekainaren 26ko 20:00 arte (100 euro). Talde irabazleak 800 euro eta garaikurra jasoko ditu; bigarrenak 500 euro; hirugarrenak 300 euro eta laugarrenak 200 euro. Herriko lehenengo taldea ere sarituko dute 200 eurogaz. Sarien zenbatekoa aldatu egin daiteke izena ematen duten talde kopuruaren arabera. Zaldua Kirol Elkartea eta Zaldibarko Udaletxea dira antolatzaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!