Ahotsak ekimeneko parte hartzaileak eskertzeko elkartu ziren atzo, udaletxean

Anboto 2014ko maiatzaren 14a

Zaldibarko udaletxeko sarreran elkartu ziren atzo, Ahotsak ekimenean parte hartu duten zaldibartarrak eta beste hainbat herritar.

 

Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak biltzea eta hedatzea du Ahotsak ekimenak helburu, eta datubase horren parte dira, dagoeneko, 80 urtetik gorako 13 zaldibartarren testigantzak.

Ekimenaren webgunean (www.ahotsak.com/zaldibar) ikusgai daude Zaldibarren egindako bideoak ere, eta atzo, webgune horretan bildutako informazioa aurkeztu zieten aurkezpenera bertaratu ziren herritarrei; Zaldibarko testigantzen lagin bat erakutsi zieten.

Aurkezpen ekitaldira bertaratu ziren parte hartzaile bakoitzak berari egindako grabazio osoaren kopia bat jaso zuen oroigarri bezala.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!