Arrieta-Gorrotxategi bikoteak eta Errandoneak jantzi dute txapela

Anboto 2014ko urt. 7a, 14:35

Lau t’erdian ikuskizun bikaina eskaini zuten Erandoneak eta Bakaikoak: 22-21

 

Gipuzkoara eta Nafarroara joan dira aurten Zaldibarko Olazar pilota txapelketako txapelak. Gabon zaharretan jokatutako final bietatik lau t’erdikoa izan zen  onena. Errandonea nafarrak 22-21 menderatu zuen Bakaikoa. Partidu lehiatu batean biek merezi izan zuten irabaztea. Binakako finalean Arrieta eta Gorrotxategi hernaniarrek 22-9 menderatu zituzten Beitia eta Diez. 9-3 zihoazela Beitiak pilotakada latza jaso zuen buruan. Partidua amaitzeko moduan izan zen, baina ezin izan zuen bererik eman. Ondorioz, partidu erditik aurrera erraz nagusitu ziren Arrieta eta Gorrotxategi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!