Arrieta eta Gorrotxategi Olazar txapelketako finalerako sailkatu dira

Anboto 2013ko abe. 20a, 13:32

Atzo jokatutako finalerdian 22-10 menderatu zituzten Urbieta eta Iturriaga

Atzo jokatutako finalerdian 22-10 menderatu zituzten Urbieta eta Iturriaga.

 

Partidu erdira arte partidu gogorra eta parekatua izan zen (9-11). Lan erdietatik aurrera irabazleak sendoago aritu ziren. Arrietak lan handia egin zuen defentsan eta Gorrotxategik asko lagundu zion. Galtzaileei dagokienez, biek lan ona egin zuten, baina Urbieta presaka aritu zen une batzuetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!