Olazar pilota txapelketako final laurdenei dagozkien partidu bana jokatu ziren atzo Zaldibarko pilotalekuan. Lau t’erdian Dariok 22-15 menderatu zuen Ugalde. Sakez min handia egin zuen Dariok. Binaka Onsalok eta Gorrotxategik 22-18 menderatu zituzten Yoldi eta Arratibel. Partidu gogor batean, irabazleek erregularrago jokatu zuten. Gorrotxategi izan zen onena laukotean.