Izen-ematea doakoa izango da, eta eguenean bertan eman ahalko da izena, lasterketa hasi aurretik.
Zaldibarko Lagun Artea taldeak mendiko bizikleta martxa antolatuko dut domekan. Aurten 12. aldia izango du. Aurtengo martxarako ibilbide bi prestatu dituzte: 22 kilometroko bat, 900 metroko desnibel positiboa duena, eta 34 kilometroko luzeago bat, 1.600 metroko desnibela duena.
Martxa biak 10:00etan hasiko dira, Zaldibarren. Izen-ematea doako da, eta egunean bertan ere eman ahalko da izena. Baita www.kirolprobak.com webgunearen bidez ere. Parte hartzen dutenen artean askotariko zozketak egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.