Asier Aspuru txapelketatik kanpora geratu da

Anboto 2013ko aza. 15a, 13:35

Asier Aspuru abadiñarrak galdu egin zuen atzo Olazar pilota txapelketako final laurdenetako partidua (12-22). Binakako partidua atzeratu egin behar izan zuten itoginengatik.

Asier Aspuru abadiñarrak galdu egin zuen atzo Olazar pilota txapelketako final laurdenetako partidua (12-22). Binakako partidua atzeratu egin behar izan zuten itoginengatik.

 

Olazar Pilota Txapelketako final laurdenei zegozkien bi partiduetatik bat jokatu zuten atzo, lau t’erdikoari zegokiona. Binakakoa bertan behera utzi behar izan zuten itoginengatik. Lau t’erdian Asier Aspuruk 12-22 galdu zuen Lopezen kontra. Aspuruk ez zuen bere mailarik eman eta Lopez gehiago izan zen partidu osoan zehar. Merezita lortu zuen finalerdietarako txartela. Hala ere, azpimarratu beharra dago Aspuruk final laurdenak arte egindako lan bikaina.

 

Binaka Igor Azpiri elorriarrak eta Kerman Galarzak Aitzol Dorronsoro eta Miguel Perez arabarren aurka jokatu behar zuten, baina itoginen ondorioz atzeratu egin behar izan zuten norgehiagoka. Partidu hori azaroaren 21ean jokatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!