Errandonea eta Albarado-Etxamendi bikotea aurrera Olazar txapelketan

Anboto 2013ko urr. 4a, 13:16

Atzo Zaldibarko pilotalekuan Olazar txapelketari dagozkion pilota partidu bi jokatu zituzten. Lau t’erdian Errandoneak 22-16 menderatu zuen Labaka. Binaka Albarado eta Etxamendi 22-13 nagusitu zitzaizkien Larrañagari eta Murgiondori.

Errandoneak kolpez eta sakez erabaki zuen partidua. Sakeari esker zortzi tanto egin zituen eta tantorik gehienetan nagusitu egin zen, Labakak baino biziago erabili zuelako pilota. Binakako partiduan bikote irabazleari jokoan sartzea kostatu zitzaion. Galtzen hasi ziren Larrañagaren eta Murgiondoren aurka (1-4, 2-5). Etxamendi partiduan sartu zenean, ordea, erabat nagusitu zitzaizkien aurkariei. Etxamendik atzean agindu eta Albaradok asko asmatu zuen aurrean.

Hurrengo jardunaldia; urriaren 10ean 21:30ean

Lau t\'erdian:

- Elorduy-Etxeberria

Binaka:

- Bixintxo-Ezkudun / Uriona-Irusta

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!