Arduradunekin negoziatzeko, greba utzi dute CMZ-an

Anboto 2013ko ira. 5a, 12:52
LABeko ordezkariaren arabera, aste honetan ekingo diote negoziazioari

LABeko ordezkariaren arabera, aste honetan ekingo diote negoziazioari.

 

Abuztuko oporrak orduko egin zuten 15 eguneko grebaren ondoren, lanera bueltatu dira CMZ enpresa taldeko langileak, enpresarekin negozitzeko.

 

Eneko Agirre enpresako LAB sindikatuko ordezkariak adierazi duenez, oporrak hartu baino egun bi lehenago egin zieten enpresaren arduradunek greban zeuden langileei lanera bueltatu eta negoziatzeko eskaintza. Agirreren aurreikuspenen arabera, aste honetan ekingo diote elkarrizketari. Uztailean 70 langile greba egitera eraman zituzten eskakizun eta aldarrikapenak mahaigaineratuko dituzte negoziazio horretan langileek. Uztailaren 15ean hasi zuten greba mugagabea, “hitzarmen duina” eta “kaleraturiko langileak berrartzea” aldarrikatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!