Mendilibar kargutik kendu dute Osasunan

Anboto 2013ko ira. 5a, 09:37

\"Egunean egunean hemen bizitakoa paregabekoa izan da. Oso gustura nengoen taldean\", esan du

“Egunean egunean hemen bizitakoa paregabekoa izan da. Oso gustura nengoen taldean”, esan du.

 

Jose Luis Mendilibar (1961, Zaldibar) Osasunako entrenatzaile kargutik kendu dute. Hiru denboraldi oso eta laugarreneko hiru partidu eman ditu Iruñeako taldean. Hasi berri den denboraldiko hiru partiduak galdu ostean, zuzendaritzak entrenatzailea aldatzea erabaki du.

 

Atzo eskainitako prentsaurrekoan Osasunan bizitako hiru urteak “paregabeak” izan direla adierazi zuen, eta “oso gustura” zegoela taldean: “Baina horrelako gauzak gertatu egiten dira. Zuzendaritza Batzordearen erabakia izan da, eta onartu egin behar dut. Nik ez jarraitzea erabaki dute, eta ez dago besterik”.

 

Jokalarien lanagaz gustura dagoela dio zaldibartarrak: “Konpromiso handia dute, eta daukaten dena eman dute. Egoera zailari aurre egitea espero dut. Euren esku dago”. Bere unerik onenak lehen denboraldikoak dira: “Etxean jokatutako partidu denak ikaragarri onak izan ziren”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!