Zaldibarko maratoirako izen-ematea hasi dute

Anboto 2013ko eka. 16a, 09:07

Zaldua kirol klubak Zaldibarko 23. Futbito Maratoia antolatu du ekainaren 28tik 30era. Partidu denak kiroldegian jokatuko dituzte

Zaldua kirol klubak Zaldibarko 23. Futbito Maratoia antolatu du ekainaren 28tik 30era. Partidu denak kiroldegian jokatuko dituzte.

 

Izena-ematea Rincon de Paula tabernan egin daiteke (100 euro), ekainaren 27ko 20:00 arte. Maratoia irabazten duen taldeak 800 euro eta garaikurra jasoko ditu; bigarrenak 500 euro; hirugarrenak 300 euro, eta laugarrenak 200 euro. Herriko talderik onenari 200 euroko saria emango diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!