Lehenengo gomazko paleta maratoia barikuan Zaldibarren

Anboto 2013ko urt. 31a, 08:26

Lehendabiziko gomazko paleta maratoia antolatu du Zaldua Kirol Elkarteak biharko Zaldibarko Olazar pilotalekuan, 19:00etan.

Lehendabiziko gomazko paleta maratoia antolatu du Zaldua Kirol Elkarteak biharko Zaldibarko Olazar pilotalekuan, 19:00etan.

 

Gehienez 16 bikotek hartu ahal izango dute parte eta izena emateko epea maratoia hasi baino hamar minutu arinago itxiko da. Bikote partaideek hamar euro ordaindu beharko dituzte izena ematerakoan eta bietako bat behintzat Zaldibarkoa izan beharko da, edo Zaldibarrekin harremana duena.

 

Txapelketan jokatzeko ordenaren zozketa, maratoia hasi baino pixka bat lehenago egingo da eta parte hartzaile guztiak egon beharko dira bertan.Hamar edo hamabost minutuko partiduak jokatuko dira denbora eten gabe, eta ondoren amaitzerakoan, beste tantu bat jokatuko da.

 

Izen ematearekin batutako diruaren %60a jasoko dute maratoiaren irabazleek, %30a bigarren sailkatuek eta %5a hirugarren eta laugarren postuak lortzen dituztenek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!