Txapelketa nagusiko partidua gaur, Zaldibarren

Anboto 2013ko urt. 11a, 08:41

Gaur, 22:00etan, lehen mailako pilota txapelketako laugarren jardunaldiko partidua jokatuko da Zaldibarren: Sebastian Gonzalez eta Aitor Zubieta Titin III.aren eta David Merinoren aurka

 

Gaur, 22:00etan, lehen mailako pilota txapelketako laugarren jardunaldiko partidua jokatuko da Zaldibarren: Sebastian Gonzalez eta Aitor Zubieta Titin III.aren eta David Merinoren aurka.

 

Bikote biak txapelketako lehenengo garaipena lortzetik datoz. Txapelketa makal hasi ondoren, gaur irabazten duenak arnasa hartuko luke hurrengo jardunaldiei begira. Zubietaren esanetan, "oso puntu garrantzitsua dago jokoan; irabazten duena sailkapenan postu erosoagoan kokatuko da".

 

Gonzalezek eta Zubietak pilota astunagoak aukeratu dituzte: 105 eta 106 gramo bitartekoak. Bikote gorriaren pilotak 104 gramo inguruan dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!