Orain urte bi 4 t\'erdikoa irabazi ostean, Ansotegi nafarrak bigarrenez jokatuko du finala. Binaka ibiliko da Linzoainegaz.
Olazarreko finalak atzo zehaztu ziren. Betiko lez, abenduaren 31n jokatuko dira, gabonzahar egunez, 16:30ean. 4 t\'erdiko finala Dorronsoro arabarrak eta Artola gipuzkoarrak joktuko dute. Binaka, ostera, Beitia (Usansolo) eta Galarzak (Galdakao) Ansotegi eta Linzoain nafarren kontra neurtuko dituzte indarrak. Ansotegik badaki zer den Zaldibarren finala jokatzea. Izan ere, 2010ean kaiola barruan txapela jantzi zuen Joseba Ezkurdia menderatuz.
Atzo jokatu ziren azkeneko finalaurrekoak. Artolak 22 eta 10 irabazi zion Irribarriari. Artola gehiago izan zen piloteoan, eta Irribarriak espero baino akats gehiago egin zituen. Binaka, Albarado eta Tabar 9an geratu ziren Ansotegi eta Linzoainen kontra. Nafarrek bikote sendoa osatzen dutela erakutsi zuten.
Bestalde, Gabonetako jaialdia egingo dute datorren eguenean Olazarren. 21:30ean hasita, hauxe da egitaraua:
GARCIA (Zaldibar) - HERNANDEZ (Zaldibar) / AMEZUA (Zaldibar) - PASCUAL (Zaldibar)
ALZERREKA (Elorrio) - PERALTA (Elorrio) / REYES (Zaldibar) - LOPEZ (Zaldibar)
GISASOLA (Berriz) - URTIAGA (Berriz) / LIZARRALDE (Zaldibar) - AREITIOAURTENA (Zaldibar)
KORTAZAR (Munitibar) - MURUAGA (Munitibar) / PRADERA (Zaldibar) - IPARRAGIRRE (Zaldibar)