Olazar txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dituzte gaur

Anboto 2012ko abe. 20a, 10:21

Lau t\'erdian Irribarria eta Artola gipuzkoarrak neurtuko dira.

Lau t\'erdian Irribarria eta Artola gipuzkoarrak neurtuko dira. 

 

Olazar pilota txapelketako finalista denak erabakita geratuko dira gaur. Zaldibarko pilotalekuan 21:30etik aurrera lau t’erdiko eta binakako finalerdi bana jokatuko dituzte.


Lau t’erdian Irribarria eta Artola gipuzkoarrak neurtuko dira. Iñaki Artola da faborito esperientzia handiagoa duelako, baina pronostikoak zabalik daude. Iker Irribarria ezkerra da eta ondo bilatzen ditu arrastoak. Artola teknikoagoa da.


Binaka Ansotegi eta Linzoain nafarrak  Albaradoren (Araba) eta Tabarren (Nafarroa) aurka ariko dira. Jon Ansotegi bigarren bider heldu daiteke Olazar txapelketako finalera. Orain urte bi lau t’erdiko txapela jantzi zuen gaur egun profesionaletan dabilen Joseba Ezkurdia menderatuta.


Lehenengo finalerdiak joan zen egunean jokatu zituzten. Finalak abenduaren 31n, 16:30ean, jokatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!