Zortzi bikote ibiliko dira Olazar frontoiko final horretan.
Azaroan Azkoitian eta Aramaion jokatu dituzten kanporaketetan puntu gehien batu duten zortzi trikitilari bikoteak ariko dira Zaldibarko Euskal Herriko trikitilari gazteen finalean. San Andres jaien barruan jokatuko dute finala, gaur, 17:30ean hasita, Olazar pilotalekuan .
Zortzi sari banatuko ditu epaimahaiak: 330 eurokoa lehenengoa.
XXI. edizioa du Euskal Herriko trikitilari gazteen lehiaketak, eta guztietan Zaldibarren jokatu dute finala. Azken urte bietan, Etxalarreko Elizagoien ahizpek jantzi dute txapela, Zaldibarren.