Ibilbide bi prestatu dituzte; 21 eta 34 kilometroko bana.
Zaldibarko Lagunartea Txirrindulari Elkarteak mendi bizikleta martxa antolatu du domekan, 10:00etan, udaletxe paretik irtenda. Ibilbide bi prestatu dituzte: 21 kilometroko bat eta 34 kilometroko luzeago bat. Goierri auzotik aurrera, Amezorbe, Aixola presa, Santimariñe Zahar eta Miota ingurutik ibiliko dira mendi martxako parte hartzaileak.
Izen-ematea doakoa da. Egunean bertan apuntatu daiteke lasterketa hasi baino lehentxoago. Internet bidez izena eman gura duenarentzako gaur izango da azken eguna:
zaldibarlagunartea.blogspot.com. blog horretan ibilbideetako track-ak ere eskuragarri ipini dutuzte aurten.
Lasterketaren hasieran zein amaieran Zaldibarko txirrindularitza elkarteko kirol materiala erosteko aukera eskainiko dute: mahuko luze zein laburreko elastikoak, culotte-ak, zirak, eskularruak…