Bizkaitarrak gipuzkoarren kontra Olazar txapelketan

Anboto 2012ko aza. 12a, 08:09

Binaka, Altzelai eta Diez bizkaitarrak faborito dira Santxo eta Aspuru gipuzkoarren aurka

Binaka, Altzelai eta Diez bizkaitarrak faborito dira Santxo eta Aspuru gipuzkoarren aurka.

 

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako final zortzirenetako partidu bi jokatuko dituzte eguenean, 21:30etik aurrera. Binaka zein lau t’erdian bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko norgehiagokak egongo dira.

 

Binaka, Altzelai arrigorriagarrak eta Diez portugaletearrak Santxo eta Aspuru gipuzkoarren aurka jokatuko dute. Gipuzkoako bikotea jotzaileagoa da, baina bizkaitarrek esperientzia eta segurtasuna dituzte euren alde.

 

Horregatik, Altzelai eta Diez dira final laurdenetara sailkatzeko faboritoak.

 

Lau t’erdian Arrieta markinarrak Artola amezketarraren aurka jokatuko du. Kasu honetan, gipuzkoarra da faborito. Arrieta ondo moldatzen da kaiolan, Artola sasoian dago eta erraz bilatzen du zuloa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!