Aita, Gabriel Perez, Palentziako (Gaztela eta Leon) Quintanaluengos herrikoa du Ruben Perez Zaldibarko txirrindulariak. Espainiako Itzulia han ingurutik igaro zenean, Ruben Perez gogotik animatu zuten bertako bizilagunek.
Argazkian ikusten den moduan, belar-zamak ilaran pilatuta Zaldibarko txirrindulariaren izena osatu zuten Quintanaluengos herriko bizilagunek. Argazkia Montaña Palentino ziklismo klubeko kideek atera eta igo dute sare sozialetara. Euskaltel-Euskadiko txirrindularia esker oneko dago: “Benetan pozgarria da horrelako animoak hartzea. Inguru haietan txirrindularitzaren inguruko ekimenak prestatzen dituztenean deitu izan didate laguntza eske. Nik ahal dudanean laguntzen diet. Eskerrak eman nahi dizkiet nitaz gogoratzen direlako”.