Durangaldeko talderik onenak batuko dira.
Irailaren 8an, 9an eta 16an Zaldibarko kiroldegian jokatuko den areto futbol torneoak Durangaldeko talderik onenak batuko ditu.
Denboraldi aurrean talde bakoitzaren sasoi puntua zelakoa den ikusteko balioko du torneoak. Honako talde hauek batuko dira: Mallabia areto futbol taldea, Elorrioko Buskantza, Sasikoa Durango, Kurtutziaga ikastola, Saltzaileak Ermua, Abadiñoko Lagun, Abadiñoko Gaztetxie eta Iurretako Dantxari. Mallabiako areto futbol taldeak antolatu du torneoa eta partiduak 16:00etatik 19:00etara jokatuko dira.