Joseba Arginzonizek irabazi du argazki rallya

Anboto 2012ko uzt. 18a, 09:46

Joseba Arginzoniz zaldibartarrak jaso du Zaldibarko argazki rallyaren lehenengo saria. Ilargi argazki taldeko antolatzaileek azaldu dutenez, 28 lagunek hartu dute aurten parte: horietatik 15 zaldibartarrak izan dira, gainera

Joseba Arginzoniz zaldibartarrak jaso du Zaldibarko argazki rallyaren lehenengo saria. Ilargi argazki taldeko antolatzaileek azaldu dutenez, 28 lagunek hartu dute aurten parte: horietatik 15 zaldibartarrak izan dira, gainera.

 

Soraluzeko Carlos de Cosek jaso du lehiaketako bigarren saria, eta Rafa Iraeta zaldibartarrak hirugarrena, eta Antonio Villanuevak herriko saria.  Beraz, argazki rallyan banatu dituzten bost sarietatik hiru, Zaldibarko argazkilariek jaso dituzte.

 

Hamazazpi urtetik beherako hiru parte hartzaile izan dira, eta Durangoko Leire Rodriguezek jaso du gazteen saria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!